14.800 baserritarren tramiteak erraztuko dituen APP berria aurkeztu du Foru Aldundiak
Gipuzkoako Foru Aldundiak lehen sektorearen inguruan lan egin eta bizi diren pertsonek eguneroko lanean egin beharreko tramiteak nabarmen erraztuko dituen mugikorrerako aplikazio berri bat aurkeztu du. Gaur egun, lurraldeko erregistroan izena emanda dauden 14.800 ustiapenetako jabeek beraien gestioak egin eta datuak kontsultatu ahalko dituzte APP berri honi esker. Landa ingurunearen eta lurralde orekaren inguruan sortzen diren ohar, tramite eta albisteen berri jasoko dute mugikorretan, norberaren ustiapenen xehetasun guztiak kontsultatu ahalko dira eta, batez ere, baliagarria izango da etxaldeko animalien kudeaketa hurbil eta azkar bat baserritik bertatik egin ahal izateko..
Informazio gehiagoBideoaAPP Hemen jaitsi
Baldintza teknikoak: Android: versiones 4.4 a la 6.0. IOS versiones: 8 y 9. Navegadores: IE11+, Chrome 40+, Firefox 35+.
ABELTZAINTZA
Gipuzkoa-n abeltzaintzak eragin handia du, euskal bizimodu tradizionala den larratzearekin lotuta.
MENDIAK,BASOZAINTZA ETA NATURA INGURUNEA
Biodibertsitatearen mantentze lanetarako paper gakoa jokatzen dute habitat naturalek eta espezieek.
LANDA INGURUAREN GARAPENA
Ustiapen txiki eta ertainak dituzten baserri tradizionalaren inguruan datza.
Departamentuko zerbitzuetara, on-line eran, sartzeko tresna
Gure baserritarrentzat da Gipuzkoako Foru Aldundiako Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentua. Bere eskumenen artean aipagarrienak dira nekazaritza, abeltzaintza, mendiak eta baso, ehiza nahiz arrantza baliabideak sustatu, antolatu eta hobetzea..